domingo, 28 de febrero de 2021

Orbaibarrean GAZTELUZAR plataforma eratu da, bi MAKROPOLIGONO eoliko berri instalatzearen aurka

 Plataforma honen bidez eskualdeko auzokideok, gure lurraldean inoiz instalatu ez diren haize-sorgailu handienak ezartzea saihestu nahi dugu: 

2021eko hasieran Iratxetako biztanleok Gazteluzar plataforma eratu genuen, ahalik  eta herritar gehien biltzeko bi poligono eoliko ezartzearen aurka. Guztira 18 haize sorgailu, 230 metroko altuerarekin, Nafarroan ezarriko diren haundienak.  Tamainaren ideia egiteko, Iruñeko “Edificio Singular-rek” 70 metro neurtzen badu, haize-sorgailu horietatik altueraren hirukoitza baino gehiago da, eta, adibidez,  dorrea Eiffelek 300 metroko altuera du. 

Ekimena auzotarren artean sortu zen, herritarren ordezkariak jakin bezain laister  Accionak bi poligono, Iratxetatik oso gertu, proiektuan zituelarik eta kaltetu eginen  zituena Leotzeko udalaren zenbait herri.  

Plataforma ez dago energia berriztagarrien aurka, baizik eta mendien  hiperindustrializaziorik dakarren instalazio irrazionalaren aurka. Orbaibarrak,  Nafarroaren mugartearen %2rekin, Nafarroaren energia-eolikaren %20 ekoizten  du. 

Orbaibarrean haize-sorgailuek zipriztintzen dituzte gure ortzi-muga, horregatik  Gazteluzar plataformatik eskualdearen asetasuna azpimarratzen dugu. Halaber,  baieztatutako ingurumen-inpaktua, bai bereziki espezie hegalarietan, bai  orokorrean inguruko bioaniztasunean. 

Orbaibarraren kokagune honetako paisaia guztien ondasuna da, eta gero eta jende  gehiagok aprobetxatzen ditu azken urteotan egokitu diren bidexkak. Gazteluzar plataformak gonbidapena egiten die herritarrei bat egiteko ingurumen  defentsarekin, administrazioari honako hau eskatzen dion bitartean: Nafarroako Foru Komunitatean proposatutako proiektuen zurrunbiloa geldiaraztea,  ondo hausnartutako estrategia energetikoa izan arte; ingurumenki eta sozialki  onargarria eta krisi energetikoari aurre egiteko eraginkorra. Bestaldetik, landa eremuetako populazioak ez kaltetzea, eta haiekiko jarrera lagungarriak egiazkoak  izatea. 

Prentsaurrekoa deitzen dugu martxoaren 7rako, igandean,  13:00etan, Iratxetako Iturrixikin ibilbidearen sarreran.






3 comentarios:

  1. No existen máquinas de onshore de 230m de altura
    Las que supuestamente se instalarán son Nordex N163/5500 y Nordex N163/5600 con torre de acero de 148m

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Buenos días, egun on:

    Los aerogeneradores que se proyectan instalar son Nordex N163/5600 y Nordex 163/5500

    Como bien indicas, la altura de la torre es de 148 metros.

    A la altura de la torre hay que sumar la longitud del aspa, que es la mitad del diámetro del rotor, osea, 81.5 metros.Por lo que la altura
    de los molinos con estas dos cifras salen los 230 metros.

    Altura de la torre (148m) + longitud del aspa (81.5m)=231.5 m.

    Toda la información respecto a estos dos parques eólicos, está publicada en trámite de información pública en el BON nº 29 del 08/02/2021.

    Aio

    ResponderEliminar